Herritarren laguntza eskatu dute Hegoalde kalea eta Araba kalea lotzen dituen biribilgunean, Maxi Eroski parean, izandako istripu bat dela eta. Lekukoak behar dituzte, kamioneta baten eta auto beltz baten arteko istripua argitzeko. Ezbeharra asteartean (ekainaren 7an) gertatu zen, 18:00ak aldean. Ekarpenak egiteko Udaltzaingora deitzeko eskatu dute: 943-00 51 15 telefono zenbakira.