Gabotaren dantza emanaldia, hilaren 16an

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 9a

Antton Olariagak egin du emanaldiko kartela.

Aritzbatalde frontoian izango da aurtengo saioa, eta dantza ikastegiaren 25. urteurrenarekin bat egingo du.

Bi urtetik behin, Gabota dantza ikastegiak ikasturte amaierako emanaldia antolatzen du, eta aurten ikastegiaren 25. urteurrenarekin bat egingo du. Emanaldia ekainaren 16an izango da, datorren ostegunean, 18:30ean hasita, Aritzbatalde kiroldegiko frontoian; sarrera dohainik izango da. Guztira, 120 inguru dantzarik hartuko dute parte emanaldian, eta balleta, hip-hop-a eta euskal dantzen erakustaldiak eskainiko dituzte.

Gabotaren 25. urteurrena dela-eta, emanaldia iragartzeko kartel berezia atera dute. Antton Olariaga marrazkilariak egin die espreski egoerarako. Irudi koloretsuan dantzarien hankak ikusten dira, eta hanka horietan Juan Inazio Iztuetak idatzitako Gabota dantzaren pausoak txertatu ditu .

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide