Rockumentalak! zikloko laugarren saioa, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Anton Newcombe, The Brian Jonestown Massacre taldeko abeslaria.

DIG! dokumentala eskainiko dute eta ondoren, The Lookers taldeak eskainiko du kontzertua.

I Love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak! zikloak aurrera jarraitzen du. Gaur izango da hurrengo saioa. Hain zuzen, DIG! dokumentala eskainiko dute. The Brian Jonestown Massacre eta The Dandy Warhols taldeen eta bakoitzeko abeslari (Anton Newcombe eta Courtney Taylor-Taylor, hurrenez hurren) arteko amaitasun-gorroto harremana du oinarri eta 7 urtean zehar landutako materiala erakusten du.

Josetxo Río Rojok aurkeztuko du. 22:00etan hasiko dira emanaldiarekin. Emanaldiaren ondoren, The Lookers taldea taularatuko da. Modelon izango da eta sarrerak lehiatilan erosi beharko dira, 5 euroan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide