Gaur emango diote hasiera Extremadurako Asteari

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Francisco de Zurbaran elkartean izango dira ekitaldi guztiak.

Mus Txapelketa jokatuko dute gaur, 22:30etik aurrera.

Zagales liburuaren aurkezpena izan zen Extremadurako Asteko atariko ekitaldia. Gaur emango diote jarraipena, mus txapelketarekin. Hainbat sari banatuko dituzte: bikote irabazleak txapela eta bildutako diruaren %40a jasoko du; bigarren sailkatuak diruaren %30; hirugarrenak %20a eta %10a laugarrengoak.

Asteazkenean, hilaren 15ean, urteroko bingoa jokatuko dute erretiratuek, 18:00etatik aurrera. Ostirala, hilaren 17a, izango da itxiera ekitaldia. Kuatrola txapelketa jokatuko dute egun horretan, 22:30ean. Bikote irabazleak garaikurra eta bildutako diruaren %40a jasoko du; bigarren sailkatuak diruaren %30; hirugarrenak %20a eta %10a laugarrengoak.

Francisco de Zurbaran elkartean izango dira ekitaldi guztiak.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide