Aurreko ostiralean hasi zuten aurtengo asfaltatze plana, Aresti kalean. Ondoren, Alde Zaharrean egin dituzte hainbat lan eta gaur Araba kalea hasiko dira asfaltatzen, Eroskiren paretik. Ostirala arte iraungo dute lan horiek. Ostegunean, berriz, Hegoaldeko biribilgunea hobetuko dute.
Lanek irauten duten bitartean bide alternatiboak zabalduko dituzte. Obra horiek guztiak egindakoan amaituko dute asfaltatze planaren lehenbiziko fasea. Bigarrengoa uztailean hasiko dute.
Asfaltos Orsa enpresa ari da arduratzen lan horietaz, 181.447,97 euroko aurrekontuarekin.