Txinpirin abesbatza 7-9 urte bitarteko haurrek osatzen dute, LH 2. -4. maila bitartekoek. Zarautz-Txiki, beriz, 10-16 urte artekoek, hau da, LH 5.-6. maila arteko umeek. Bi horietako batean parte hartu nahi dutenek ekainaren 17ra arte eman dezakete izena. Horretarako, 943-134033 telefonora deitu ahalko da, abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi edota entseguetara bertararatu.
Txinpirineko kideek ostiraletan izaten dituzte entseguak, 18:00etatik 19:00etara, Villa Mundan. Zarautz-Txikiko partaideak, aldiz, astelehenetan zein asteazkenetan elkartzen dira, 19:00-20:00 bitartean. Txinpirinen parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta 80 euro Zarautz-Txikin sartzeko.