Iritzi artikulua: 'Zarauzko surf eskolaren itxiera'

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 6a

Zarauzko surf eskolako Haritz Larrañaga Altunak eta Mikel Troitiño Berasategik iritzi artikulua idatzi dute zentroaren itxieraren inguruan.

"Jo Moraiz 1966. urtean hasi zen surf ikastaroak eskaintzen Biarritzen, eta Europako lehen Surf Eskola ireki zuen. 25 urte geroago Zarauzko Surf Eskola sortu zen. Sorreran, Jo Moraiz bera eredu izan genuen eta ireki aurretik harengana joan ginen aholku eske. Beste 25 urte pasatu dira eta egun eredu eskasagoak oinarri hartzeko eskatzen zaigu. Antza, mailaz jaitsi beharra dago mailara egoteko. Gu ez gaude prest hainbeste urteko ibilbidea egin ostean, orain, gauzak trakets egiten hasteko; beraz, adio esateko momentua iritsi dela uste dugu".

Hemen klikatuz gero irakur daiteke iritzi artikulu osoa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide