Orioko emakumezkoen traineruak denboraldiko lehen badera irabazi zuen Mutrikun, joan den larunbatean, eta bigarren postuan sailkatu zen Getaria-Zarautz, haiengandik 19 segundora. Erlojuaren aurka lehiatu ziren esptropadan, hiru multzotan banatuta, eta Getaria-Zarautz, Orio eta Hibaika azken multzoan lehiatu ziren. Hiru horiek osatu zituzten lehen postuak; izan ere, Hibaika hirugarrena izan zen, Getaria-Zarautzengandik 3 segundora.
Gizonezkoetan, Hondarribia nagusitu zen, eta Zarauzko traineruak hamargarren postuan bukatu zuen; guztira, 14 taldek hartu zuten parte. Hauek ere erlojuaren aurka lehiatu ziren, hainbat multzotan, eta Zarautz Santurtzirekin batera aritu zen.