Goizez bi txanda antolatu dituzte, 12-16 urtekoentzat: bata, ekainaren 28tik uztailaren 8ra, eta bestea, uztailaren 11tik 22ra. Biaka ala biak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Arratsaldez bost aste iraungo du, ekainaren 28an hasi eta uztailaren 29a bitartean; asteartetan eta ostegunetan, 12-16 urtekoentzat, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16 urtetik gorakoentzat. Saio bakoitzaak bi ordu iraungo ditu, 18:00etatik 20:00etara.
Irakasle lanetan Patxi Santamaria aktorea eta bere taldea zein Bederen 1 antzerki taldea ariko dira. Egunero inprobisazioak egingo dituzte, pertsonaiak sortuz. Gorputz, ahotsa eta mugimendua landuko dituzte; nolabaiteko saski-naski bat osatuko dute. Ikastaroaren helburuak dira ondo pasatzea, taldekideekin erlazioa sendpotzea eta talde lana indartzea.
Izena emateko eta informazio zabalagoa jasotzeko 943-83 55 68 telefonora deitu edo artezaleak@telefonica.net helbiidera deitu daiteke.