Maite Lizasok liga irabazi du Athleticekin

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 6a

Athletic taldea titulua ospatzen (Athletic Club).

Bigarren denboraldia jokatu du futbol jokalari zarauztarrak Athleticen, eta asteburuan Espainiako Liga irabazi dute; iaz hirugarren bukatu zuten urtea. Larunbatean 3-0koarekin irabazi zion Oviedori, baina Bartzelonak zer egin zain zeuden: talde katalanak galdu egin zuen atzo, eta gisa horretan liga bereganatu du Athleticek. Lizasori aurten bukatzen zaio kontratua Athleticekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide