Eguraldi nahasia egingo du gaurkoan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 6a

Arratsaldean euria egin dezake, baina iluntzerakoa atertu egingo du

Goizean hodeiek hartuko dute nagusiki zerua, nahiz eta euririk ez den espero. Arratsalderako, ordea, zaparrada botatzeko arriskua dago. Eguneko azken orduan atertzera joko du, ostarteak zabalduz. Haizea aldakorra izango da, baina ipar-mendebaldekoak indar gehiago izango du eguerditik aurrera. Oro har, tenperatura beroa egingo du: 23 gradutara iritsiko dira balio altuenak. Itsasoaren maila dezente igotzen ari da egunotan, baina lasai antzera dabil, gehienera ere metro erdiko olatuak altxatuz. Itsabehera 12:09an izango da eta itsasgora 18:29an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide