Urtero legez, ekainaren 25ean, San Pelaio bezperan Haurren Danborrada egingo dute.Haur Kultur Taldeak horrekin haurrak festen parte sentiarazi nahi ditu. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrek hartuko dute parte bertan. 2. mailakoek desfilean soilik hartuko dute parte.
Datorren astean egingo dituzte entseguak, Gaztelekuan. Zuzendari izan nahi duten 6. mailako ikasleak astelehenean eta asteartean bilduko dira, 18:00etatik 18:45era. Danbor-joleak eta zuzendariak ekainaren 8, 9, 13, 14, 15, 16, 20 eta 21ean elkartuko dira, ordu berean. Desfilean parte hartuko dute haurrek ez dute entseguetara joan beharko.
Nabarmendu dute haurrek eskolaz kanpoko ekintzaren bat baldin badute eta ezin badute zortzi entseguetara joan, ez dutela danborradan parte hartzeko aukera galduko. Hala ere, danborradaren mesedetan, ahal den heinean bertaratzeko eskatu dute.