Mendilauta inguruan hobekuntzak egin ondoren, gaur Alde Zaharrean jarraituko dute asfaltatze lanekin. San Frantzisko kalea asfaltatuko dute eta arratsaldean, berriz, Foruen plaza. Lanak egingo dituztela aprobetxatuz, plaza horretako norabidea ere aldatuko dute. Aurreikusi dute biharko amaituko dutela obrekin.
Lanek irauten duten bitartean, aldaketak izango dira kale horietan. Hain zuzen, San Frantzisko kalea itxita egongo da gaur eta Foruen plaza astearte arratsaldean itxiko dute. Hori dela eta, gaur eta bihar Lege Zaharren enparantza zabalduko dute zamalanetarako, 08:00etatik 20:00etara. San Frantzisko itxita egongo denez, Santa Marinako sarbidea irekiko dute gaur, eta bihar Zigordia kaletik ere sartu ahalko dute Lege Zaharren enparantzara. Asteazkenetik aurrera Hegoalden jarraituko dute asfaltatze lanekin.