Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak denboraldi amaierako ekitaldia egingo du igandean. Atala osatzen duten talde guztiak elkartuko dira Asti kirolgunean, Futbol Eskolakoak barne, eta bertan ekitaldi xumea egingo dute 11:30etik aurrera: talde argazkiak, elkarte osoaren familia argazki erraldoia, garaikurren banaketa eta abar.
Alebin mailakoek joan den astean egin zuten denboraldiko azken entrenamendua, baina oraindik ez dute bukatu. Ekainaren 12an Real Sociedad Fundazioaren Egunean hartuko dute parte.