Artezaleaken ikasturteari amaiera biribila emateko, ekitaldi berezia antolatu dute biharko, Ebro Etxean. Aurtengo lanen erakusketa zabalduko dute 18:00etan, festa giroan. Batetik, poesia irakurketa egingo dute 10 emakumek eta ondoren kontzertua izango da Makala, Denis Barzaga eta Martin Asarianen eskutik. Kontzertuak irauten duen bitartean Pablo Rodriguezek eta Mikel Etxeberriak graffiti bat osatuko dute.
Bestalde, gogoratu dute uztaileko goizetan Etxeberriak berak tailer berezia eskainiko diela 12 urtetik gorakoei. Lau aste iraungo du eta aste bakoitzean gai bat jorratuko dute, besteak beste, argazkilaritza, edizioa.