Hilabete bukaeran Zarautz Abesbatzak bazkide lagun direnei txartel pertsonalizatu bana bidaliko die. Txartel horrekin hainbat onura izango dituzte ekitaldietan, besteak beste, kontzertuetan eta baita ospakizunetarako abesbatza kontratatzerakoan ere. Ezkontzak, omenaldiak eta bestelako ekitaldietarako kontratazio zenbatekoan, esaterako.
Era berean, Santa Zezilia Eguneko kontzertuan bazkideen artean zozketa bat egingo dutela aurreratu dute Zarautz Abesbatzakoek. Abesbatzaren Lagun txartela eskuratu nahi dutenek abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatz dezakete. 10 euro kostako da.
Bestalde, jakinarazi dute Zarauzko bi haur abesbatzak, Txinpirin eta Zarautz Txiki Andoaingo Euskal Jai Egunean izango direla igandean. Bertako beste abesbatzekin batera, kaleak girotuko dituzte.