Bi saio asteburuan, Rockumentalak! zikloaren barruan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 3a

Gaur Elvis: That’s the way it is dokumentala eskainiko dute eta bihar, berriz, Labyrinth filma.

Pasa den ostegunean ekin zioten Rockumentalak! zikloari, eta asteburu honetan ere bi saio eskainiko dituzte. Gaur 22:00etatik aurrera  Elvis: That’s the way it is dokumentala eskainiko dute,  Santiago Delgado y Los Runaway Lovers taldeko Carlos Beltranek aurkeztuta. Gero, talde horrek kontzertua eskainiko du.

Bihar, 18:00etan Labyrinth emango dute, David Bowieren omenez.  Bi ekitaldiak Modelon izango dira. 5 euro ordaindu beharko dira gaurko saiorako, eta biharkoa doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide