Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela programaren barruan, proiekzioa izango da gaur arratsaldean. Hain zuzen, Carles Bosch eta Josep Maria Domenechek zuzendutako Balseros eskainiko dute. Film horrek kubatarrek AEBetan izan duten bizitza edota Kuban bertan geratu direnenaren erretratua islatzen du, "xehetasunarekin eta sentikortasunarekin". "Gaur egungo benetako biziraule handi batzuen istorioa, bi munduren arteko naufrago batzuen giza-abentura".
18:00etan hasiko dute emanaldia eta sarrera doan izango da.