En Alaska porque sí liburua aurkeztuko du Iñaki Bidegainek. 2007ko irailaren 11ean ekin zion bidaiari beste bost lagunekin. Horietako hiruk garun-paralisia zuten eta bik gurpildun aulkia erabiltzen zuten. Donostiatik abiatu ziren autokarabanan, eta Kanadatik Alaskara igaro ziren.
Juanjo Martinez Doa erakundeko presidenteak egingo du aurkezpena, 19:30ean Zazpi kultur aretoan.