Arraio irratiak 10 urte ditu aurten, eta horrekin batera baita hainbat irratsaiok ere. Kaiolatik da horietako bat eta etzi ospatuko du musika elektronikoaren jaialdia. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera Borghetton izango dira Keep_A eta Elektropeña. Gauean, 22:30etik hasita, Voz, Ope Loeb, Ene, Anartz eta Rubiok jardungo dute gaztetxean.