Zarauzko alkate Xabier Txurrukak erreportajean dio Zarautzen biztanleria bikoiztu egiten dela udan, eta azken urteetan igotzen ari dela bisitari kopurua. «Indarkeria gelditu zenetik jendea lasai etortzen da gure herriak eskaintzen duenaz disfrutatzera. Jendeak beldurra galdu dio lasai etortzeari». Gorakada hori, ordea, ez du Donostiako turismoarekin lotzen: «Donostiara joaten den jendetza hori ez da Zarautzera iritsi. Hor muga bat dago nonbait, eta Zarautzen ez da olaturik sumatu».
Familia turismoak "bere garaian etortzen ziren aitona-amonen bilobak" ekarrarazi dituela adierazten du. "Asko ez, baina batzuk geratu ere egin dira bertan bizitzen, inguruko herrietako jendea, eta horrek izan du Zarauzko populazioa igotzean zerikusia».
Hondartza eta eguzkiaz harago doan eredua defendatu du Txurrukak Berriako erreportajean, eta surfaren inguruan baduela kezka. «Surfarena beste turismo mota bat da, gazteagoa, nazioartekoagoa, baina oso kezkatuta gaude nolako turismo mota ekar dezakeen». Batetik, taulen masifikazioak hondartzan bainulariekin sor ditzakeen arazoengatik, eta bestetik, «garrafoi turismoagatik». Alkateak argi dauka: «Ez dugu utziko Zarautz Salou bihurtzen»