Jantoki beganoa eta ‘The true cost’ filma bihar, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 1a

18:00etan The true cost filma emango dute eta 20:30ean izango da afaria.

Hileko lehen ostegunero bezala, jantoki beganoa izango da bihar gaztetxean. Ohi bezala,  Tito, P. Bong, JP, Erik, Disjony eta Paulok Merkatu plazan erositako garaiko barazkiekin sukaldatutako bi plater eta postrea dastatu ahalko dira, «borondate xumearen truke». 20:30ean izango da hori. Aurrez, 18:00etan The true cost filma emango dute eta horren inguruan solastu afal ordura arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide