Bi lasterketa irabazi ditu Ibai Beraciertok asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 31

Beracierto chron eta ultzeradun kolitisa dutenei laguntzeko elkartasun lasterketan, helmuga zeharkatzen.

"Asteburu biribila" izan da Beraciertorentzat.

Hirukoa egin du Ibai Beracierto Espada zarauztarrak asteburuan: Legorretako Herri Krosa, Donostiako Amara Berri Krosa eta chron eta ultzeradun kolitisa dutenei laguntzeko elkartasun lasterketan hartu zuen parte. Azken hori ere Donostian jokatu zuten.

Larunbat goizean izan zen Legorretan eta 23. postuan sailkatu zen, 28:30 denboran 7,5 kilometro korritu ondoren. Arratsaldean, berriz, 3 kilometroko ibilbidea 10 minutu eta 17 segunduan osatu zuen Donostian, lasterketa irabaziz.

Igandean, berriz, txapelketa solidarioan hartu zuen parte, eta horretan ere garaile izan zen. Sei kilometro egin zituen 17 minutu eta 41 segunduan, iazko bigarren postua hobetuz. "Asteburu biribila" izan da Beraciertorentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide