57. Pagoeta Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 30a

(Argazkia: Lorentxo Portularrume)

Pagoeta mendizale elkarteak antolatu du ekitaldia.

Ohi bezala, goizeko 08:00etan emango diote hasiera egunari, txistularien kalejirarekin, eta ordu erdi geroago Guria taberna aurretik Pagoetara abiatuko dira oinez.

11:30ean meza izango da Pagoetako gurutze ondoan, eta jarraian erromeria trikitilariek eta txistulariek girotuta. Ohiturari jarraiki, Pagoetara hurbiltzen diren guztientzako salda eta ardo tragoxka egongo da doan. Era berean, pintxoak, otartekoak eta edariak dastatzeko aukera ere izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide