Larunbatean ospatuko dute kulturaniztasunaren festa

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 1a

Jende ugari bildu zen igandean Gaztelekuan, Zarauztik Mundura jaialdiko herri bazkarian. (Aritz Mutiozabal)

12:00etatik hasita, askotariko ekitaldiak izango dira Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera jaialdiaren barruan.

Igandean izan zen atarikoa eta datorren larunbatean, ekainaren 4ean ospatuko dute kulturaniztasunaren festa handia, Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera jaialdia, hain zuzen. Eguerdian hasi eta gauera arte askotariko ekitaldiak izango dira Lege Zaharren enparantzan, tartean, karaoke lehiaketa. Txapelketa horretan parte hartzeko antolatzaileei deitu beharko zaie telefonoz ondoko zenbakietara: 603-725259 (Adalberto), 615-724894 (Gustavo) eta 607-648390 (Silvia). Zehaztu beharko da abestiaren izena eta baita parte-hartzailearen izen-abizenak zein telefono zenbakia ere.

Hona hemen egitaraua:

- 12:00. Hasiera.

- Egunean zehar. Haur jolasak eta puzgarriak.

- 12:15. Bidaia ikuskizuna Antonianoko ikasleen eskutik.

- 12:45. Peru, Bolivia eta Euskal Herriko dantzak, Peruarte, Resplandor Boliviano eta Jalgi dantza taldearen eskutik.

- 13:45. Saharako musika.

- 16:30. Haurrentzat txokolatada.

- 17:30. Munduko dantzak, VZ dantza eskolaren eskutik.

- 18:00. Horacio Chacinen sukaldaritza erakustaldia.

- 19:00. Munduko dantzak, Palmira taldearen eskutik.

- 19:30. Mexikoko kantak, Hector Montillaren eskutik.

- 20:30. Karaoke lehiaketa.

- 21:30. Davila disko jartzailea.

- 22:30. Musika emanaldiak, Malaqoda, Nagore, Rafa Villafaña eta Son Kandelaren eskutik.

- 01:00. Bukaera.

Lege Zaharren enparantzan izango dira ekitaldi guztiak.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide