Sexu Aholkularitza zerbitzua identifikatu eta ezagutzera emango duen logotipoa aukeratu dute. 45 lan aurkeztu direla jakitera eman du Parekidetasun zinegotzi Gloria Vazquezek, "kalitate handikoak, eta maila oso altukoak", eta ez dela lan erraza izan aukeraketa. Epaimahaiak Arantxa Escartin zarauztarraren Gune lanaren alde ebatzi du, eta gaur eguerdina 600 euroko sari eman diote.
Pozik agertu da logo sarituaren egilea. "Kolore beroetan marraztu dut, hori delako sexualitatearen kolorea, eta degradatuen bitartez fusioa azaldu nahi izan dut. Ere berean, formaren bitartez informazio puntuaren ikurra nahi izan diot", azaldu du Escartinek.
Zerbitzua agertuko den toki eta euskarri guztietan txertatuko dute logoa. Vazquezen hitzetan, "herritarrek ikustearekin bakarrik Sexu Aholkularitza zerbitzuarekin identifikatu dezaten nahi dugu, eta helburu hori betetzeko indarra du aukeratutako logoak".
Lehiaketa honako epaimahaikideek osatu dute: Parekidetasun Kontseiluko kide Ane Eizmendi, Ana Sarasola, Mioren Elejondo eta Gloria Vazquez bera, Artezaleak-eko zuzendari Karmen Agirretxe, Mar Arregi arte zuzendaria eta Sexu Aholkularitza zerbitzuko sexologo Aitziber Estonba.