Gerardo Markuletak itzuli du liburua, eta Tú izenburuarekin kaleratuko du Erein argitaletxeak; euskarazkoa ere argitaletxe berak eman zuen plazara. Aurkezpen ekitaldia 12:00etan izango da, eta bertan izango dira, Anjel Lertxundirekin batera, Gerardo Markuleta itzultzailea eta Inazio Mujika editorea.
Jatorrizko nobela, euskarazkoa, joan den udazkenean kaleratu zen, eta idazleak emaztearen pankreako minbizia du hizpide eta ardatz.