Posta bidez botoa emateko laguntza eskaini dute alderdi politikoek

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 30a

Ekainaren 26ko hauteskundeetan posta bidez botoa emateko epea zabalik dago. EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek egin beharreko tramiteetan laguntzeko zerbitzua eskaintzen ari dira.

EAJ
Batzokira jo daiteke, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00eta, edo 943-13 41 01 nahiz 615-78 17 36 telefono zenbakietara deitu.

EH BILDUAlkartetxean, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:30era, eta Arranon, asteazken eta ostiraletan, 18:00etatik 20:30era. Edozein zalantza argitzeko, 607-26 52 14 telefono zenbakira dei daiteke.

PSE-EE
Ezkertokin (Kale Nagusia, 21), astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara. Edozein zalantza argitzeko, 943-13 31 53 telefono zenbakira dei daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide