'Birziklatuz eraiki' tailerra, bihar

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 27a

Aurreko larunbatean hormairudia marraztu zuten erakusketa gunean. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Ikastolaren 50. urteurrenaren barruan, Merkatu plazan izango da.

Amaia Zinkunegik gidatuta, birziklatu eta parte-hartzaileen artean jantzi bat osatuko dute hitzordu horretan. 11:00etatik 13:00etara izango da.

Salbatore Mitxelena ikastola 50. urtemuga ari da ospatzen aurten, eta tailer horiek egitarauaren barruan sartu dituzte. Merkatu plazako lehenbiziko solairuan izango da. Bertan dago ere arte munduan dabiltzan ikastolako ikasle ohien lanen erakusketa.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide