'La calle es nuestra' liburua aurkeztuko dute bihar

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 26a

Mario Onaindia Fundazioak antolatuta, Zazpi kultur aretoan izango da, 19:30ean.

"Carrero Blancoren hilketa; Txiki eta Otaegiren fusilamentuak; Perturren desagerpena; Ikurriña; Añoveros auzia; 1979eko hauteskundeak; Gernikako Estatutua; Lemonizeko zentrala; amnistia; 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea; euskara eta 1982ko hauteskundeak... Historia garaikideko gertakari horiek zorroztasunez kontatuta, agertokia aldatzea lortu zuen belaunaldi baten hainbat amets islatzen ditu" La calle es nuestra. La transicion en el Pais Vasco (1973-1982) liburuak.

Gaizka Fernandez historialariak osatu du eta Mikel Alonsoren garai hartako argazkiak biltzen ditu. Idazlea bera eta Mikel Toral liburuaren editorea izango dira aurkezpenean, Ignacio Eizagirre Mario Onaindia Fundazioko ordezkariarekin batera. 19:30ean izango da aurkezpena, Zazpi kultur aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide