Hodeitsu eta bero gaur

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 26a

Arratsalderako bero hodeiak garatuko dira eta trumoi zaparradak bota ditzazke.

Goizean bero egingo du hego haizearen ondorioz. Eguerditik aurrera brisa altxatuko da eta arratsalderako bero hodeiak garatu. Hori dela eta, trumoi zaparradak bota ditzazke. 22 gradu egingo ditu gehienez eta 13 gradu gutxienez.

Norabide aldakorreko haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxu izan da itsasgora (08:08an) eta 20:28an egongo da berriz ere goian marea. 14:12ean izango da itsasbehera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide