Obrengatik itxita egongo dira igerileku ertaina zein txikia

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 26a

Igerileku txikia eta ertaina egongo dira itxita. (Argazkia: Balea)

Ekainaren 20tik urriaren 8ra iraungo dute lanek.

Mantenu eta hobekuntza lanak egiteko, ekainaren 20tik aurrera itxita egongo dira Aritzbatalde kiroldegiko igerileku ertaina eta txikia. Besteak beste, igerilekuko horman egonkortze lanak egingo dituzte, baldosak sendoago itsatsiz paretera, eta garbiketa sakona egiteko aprobetxatuko dute.

Obrek urriaren 8ra arte iraungo dutela aurreikusi dute. Ondorioz, udan ez da egongo haurrentzat igeriketa ikastaroak; hala eta guztiz ere, 2016-2017 denboraldiko ikastaroak, urritik aurrerakoak, normaltasun osoz eskainiko dituzte. Igerileku handia eta gune termala irekita egongo direla nabarmendu dute. Obrak "beharrezkoak" direla nabarmendu dute udaletik, eta sor ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide