Mintzalagun, udan ere bai

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 25a

Ekainaren 13ra arte eman daiteke izena.

Uda sasoian ere euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartuko dira, astean behin euskaraz jarduteko. Ikasturtean zehar ikastikoa udan ere praktikatzeko aukera izango da, beraz, Mintzalagun egitasmoarekin.

Interesa dutenek ekainaren 13a baino lehen eman beharko dute izena, Urola Kostako AEK euskaltegietan edota Zarauzko Udal Euskaltegian zein 625-485215 (Eukene) telefonora deituta eta urolakosta@aek.eus helbidera idatzita.

Eskualdeko Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako AEK, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu ohi dute ekimen hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide