Autoen ikuskizuna izango da datozen egunotan Abendañon

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 25a

Monster Action autoen ikuskizuna izango da asteburuan (Monster Action Team Gusmann).

Monster Action Team Gusmann etxeak eskainiko du erakustaldia.

Autoekin, 4x4ko ibilgailuekin eta kamioiekin akrobazia ikuskizuna izango da asteburuan. Hainbat saio eskainiko dituzte Abendañon, Renaulteko garajearen ondoan: etzi, maiatzaren 27an, 20:00etan; larunbatean, maiatzaren 28an, 19:30ean; eta igandean, maiatzaren 28an, 12:30ean eta 19:30ean. Sarrerak 15 euro balio du; 5 eta 11 urte bitartekoek 10 euro ordaindu bharko dute; eta 5 urtetik beherakoentzat doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide