Fresnesera autobusa antolatu dute Zarauztik

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Sortuk Fresneseko espetxera martxa antolatu du larunbat honetarako (Sortu).

Itziar Morenoren isolamendua salatzeko, Morenok berak eta Ekhiñe Eizagirrek gose greba hasi zuten atzo.

Protestan dauden presoei babesa adierazteko Fresnesera martxa antolatu du Sortuk larunbat honetarako: «Espetxe politika kriminalarekin amaitzeko ordua da». Ostiral gauean autobusak aterako dira hainbat herritatik, tartean Zarauztik; suhiltzaileek biribilgunetik izango da irteera, 21:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide