Itxasmendiko biribilguneko obrak medio, Araba eta Maria Etxetxiki kaleak itxiko dituzte ostegunean eta ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Itxasmendiko biribilguneko lanak (Aritz Mutiozabal).

Bitarte horretan, Itxasmendira sarrera-irteerak Maria Etxetxiki kaletik egingo dira.

Itxasmendiko biribilguneko obrak aurrera doaz. Zentzu horretan, Araba eta Maria Etxetxiki kaleak itxita egongo dira bi egunez, osteguneko 09:00etatik ostiraleko 18:00etara, hain zuzen. Bitarte horretan, Itxasmendira sarrera-irteerak Maria Etxetxiki kaletik egingo dira. Herri autobusaren geltokia mantendu egingo da, baina ohartarazi dute atzerapen txikiren bat izan dezakeela zerbitzuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide