Mendi Jardunaldiei bukaera emateko, 'Urzulo' eta 'Biziminez' ikus-entzunezkoak

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Bi lanak Modelo aretoan emango dituzte, bihar, 20:00etatik aurrera.

Pantailaratuko duten lehena Urzulo izango da, Aloña Mendi Espeleología Taldeak egindako filma. Aurtengo Bilbao Mendi Film Festibalean euskarazko film onenaren saria lortu du, eta hori aurkezteko Santi Ugarte zuzendaria etorriko da.

Ondoren, Biziminez ikusi ahal izango da. Antxon Arzak eta Josu Iztuetak –garai bateko Nairobitarra taldeko kideak– AEBetara egindako bidaia aurkeztuko dute, bertako natur parkeetan bizitakoa erakutsiz. Bigarren filma aurkezten Iztueta ariko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide