Urtero bezala, udarekin batera Txipristin Aisialdi Taldeak udalekuak antolatu ditu, abuztuaren 17tik 27ra bitarterako. Aurten Mendigorriara joango dira LH Lehen Hezkuntzako 5. maila eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.maila bitarteko gazteekin. Interesa dutenek aste honetan eman beharko dute izena, zehazki, asteazkenetik ostiralera Zarauzko gaztelekuan. Plaza kopurua beteko dela aurreikusten denez, urte osoan zehar aisialdi taldean aritu direnek lehentasuna izango dute. Epez kanpo izena emanez gero lehentasun hori galduko da.