'Garuna eta irakurmena' hitzaldia bihar, Kepa Paz-Alonsoren eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 23a

19:30ean izango da, Antoniano aretoan.

ZarautzOn elkarteak antolatutako udaberriko zikloaren barruan, Kepa Paz-Alonsok hitzaldia emango du bihar. BCBL Basque Centre on Gognition, Brain and Language ikerkuntza irakaslea garuna eta irakurmenari buruz ariko da hitzordu horretan, goi funtzio kognitiboen entrenamendua; ohiko eta ez ohiko irakurketa; hizkuntzaren sormena; elebitasuna eta sormenean oinarrituta.

19:30ean izango da, Antoniano aretoan. Bertaratu ezin duenak, ohi bezala, sarearen bidez zuzenean jarraitu ahalko du hitzaldia, zarautzon.nirestream.com helbidearen bitartez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide