Eguzkia eta lainoak tartekatuko dira gaur

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 23a

Aurreko egunetan baino tenperatura baxuagoa egingo du gaur: 17 gradu egingo ditu gehienez eta 8 gradu gutxienez.

Goizean goiz lainotuta egongo da zerua eta euri txikia egingo du. Orduak aurrera joan ahala eguzkia aterako da baina goi-lainoak mantenduko dira. Brisa ibiliko da; goizean haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta arratsaldean ipar-ekialdetik. Aurreko egunetan baino tenperatura baxuagoa egingo du gaur: 17 gradu egingo ditu gehienez eta 8 gradu gutxienez.

Haize aldakorrak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:18ean izango da itsasbehera eta 18:30ean itsasgora.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide