'Emakumeok gure burua zaintzen' hitzaldia izango da ostegunean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 23a

Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute saioa. Ostegun arratsaldean izango da, udal kiroldegiko aretoan.

Datorren larunbatean, maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela-eta, Prebentzio zerbitzuak hitzaldi bat antolatu du ostegunerako, maiatzaren 26rako, Emakumeok gure burua zaintzen izenburupean. Saioa Aritzbatalde kiroldegiko aretoan izango da, 18:00etan hasita, eta gaztelaniaz eskainiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide