Galiziar gauarekin abiatu dute Literaturia

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 20a

Joseba Sarrionaindiaren poemak bere eginda, Isaac Xubin poeta galiziarrak errezitaldi atsegina eskaini zuen atzo iluntzean, Iñurritza elkarteko beheko jangelan.

Literaturia 2016 jaialdiaren irekiera ekitaldia gaur arratsaldean izango bada ere, atariko ekitaldi bat egin zuten antolatzaileek. Noite galega edo gau galiziarra. Bertakoa galegoz eta idazle galiziarren poesia euskaraz. Bigarren saio horretan, Xubinen ondotik, Jose Luis Otamendi eta Jon Benito aritu ziren. Ekitaldia mokadutxo batzuk dastatuz amaitu zuten; besteak beste, olagarro pintxoak eskaini zituzten.

Erlazionatuak

Lanen estreinaldien plaza

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016 mai 19 Kultura

Literaturia 2016. Egitaraua

Zarauzko Hitza 2016 api 21 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide