Zarauzko laukoteak Gaua Records zigiluaren babesean eman du argitara disko berria. Itzaletatik izenburua jarri diote, eta post-punk, indie eta doinu alternatiboen joeretan murgiltzen da Perlak. Larunbatean aurkeztuko dute estreinakoz zuzenean: Donostiako Le Bukowski aretoan iznago da emanaldia, 20:00etan hasita.
Datozen asteetarako ere lotu dituzte beste hainbat data: ekainaren 5ean Berako Kataku ostatuan ariko dira; ekainaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian; uztailaren 1ean, Zarauzko Modelo aretoan; eta uzatilaren 22an, Bermeoko Beleza Malandra kultur ateneoan.
Badok.eus atarian disko berrian jaso duten Emakume kuantikoa abestia entzun daiteke.