Pagoeta mendizale elkarteak antolatutako Mendi Jardunaldien barruan, azken aurreko saioa izango da gaur. Piriniotako 3.000koak aurkeztuko du hitzordu horretan Patxi Azpirozek. Aurreko emanaldiak bezala, hau ere Txiki Polit jatetxean eskainiko dute, 20:00etatik aurrera. Euskaraz izango da.
Datorren asteazkenean izango da azkenengo emanaldia. Bi film eskainiko dituzte: Biziminez eta Urzulo. Modelon izango da, 20:00etatik aurrera.