Ziraba proiektuaren inguruko hitzaldia, asteartean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 20a

Jon Garin zein Iñaki Sanz Azkue biologoek eta Egoitz Alkorta Miranda Ingurugiro Zientzietan lizentziatuak eskainiko dute, Arkamurkak antolatuta.

Hileko azken asteartero bezala, maiatzaren 24ean hitzaldia izango da Arkamurka natur elkarteak antolatuta. Kasu horretan, Jon Garin zein Iñaki Sanz Azkue biologoek eta Egoitz Alkorta Miranda Ingurugiro Zientzietan lizentziatuak Ziraba proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte 20:15ean, Arkamurkaren lokalean (Santa Marina 2-2).
 
Ziraba anfibioak eta narrastiak ardatz harturik, hainbat elkartek elkarlanean aurrera eramandako proiektua da. Ingurugiroa, hezkuntza, euskara eta zientzia uztartuz, auzolanaren bidez Hernanin hainbat ekintza burutu dituzte, herriko ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko helburuarekin.

Natur elkartearen atarian aurki daiteke ekitaldiaren inguruko informazio osoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide