Konpostaren planaren barruan, hainbat ekimen ari da bideratzen urte honetan Udal Elkartea. Horren haritik, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrek etxean edo auzoan konposta egiteko deia egin du. Izena emateko epea zabaldu dute, ekainaren 3 arte, eta nahikoa da baratze, lorategi edo berdegune bat izatea.
Izena emateko formularioa edo argibide eta xehetasun gehiago Udal Elkartearen webgunean