Zarauzko estropadak San Miguel Ligako hitzordu nagusienetakoak dira, eta datozen urtetan ere hala izaten jarraituko dute. TKE Traineru Kluben Elkarteak eta Zarauzko Udalak hiru urteetarako akordio sinatu dute, herrian jokatzen diren jardunaldi bikoitza 2018ra arte ziurtatuz. Abuztuaren 13an eta 14an jokatuko dira, eta, aurreko urteetan bezala, Euskotren Ligako azken proba jokatuko da bertan; emakumezko txapeldunei CaixaBank Koroa entregatuko zaie, gainera.
Akordioa Xabier Txurruka alkateak eta TKEko lehendakari Pedro Anduezak sinatu dute. San Miguel Liga "arraunaren munduko lehen mailako ikuskizuna" dela nabarmendu du Txurrukak: "Akordio honekin lortu nahi duguna da gure kompromisoa hurrengo hiru urteetarako adieraztea". Bere aldetik, Zarauzko Udalak jarritako konfidantza eskertu du Anduezak: “Guretzako ohorea da gure egutegian estropada hau mantentzea, San Miguel Ligako estropada garrantzitsuenetako bat baita”.