Zarauzko bi abesbatza gazteek, Txinpirin (7-9 urte bitartekoak) eta Zarautz Txikik (10-16 urte bitartekoak) udaberriko kontzertua eskainiko dute igande honetan. Eguraldi ona eginez gero, Iñurritzako parkean egingo dute, 11:30etik aurrera. Euria egiten badu, aldiz, San Pelaioko elizan izango da, 12:30ean.
Ondoren, Iñurritzako erretiratuen elkartean hamaiketakoa dastatzeko aukera izango dute gazteek.