Zarauzko Solidaritate Koordinadorak, Orokietako Balurdin guraso elkarteak eta Misevi Misiolari Bizentiar Sekularrek antolatuta, Magia Solidarioaren Eguna ospatuko du maiatzaren 19an, ostegunarekin, Cachi Bachi elkartean. Egitasmoa 19:15ean hasiko da, La Moskitia izeneko leku bat dokumentalaren emanaldiarekin. Zamorako Paco Gonzalez magoak La Moskitiara (Honduras) eginiko bidaia aurkeztuko du ikus-entzunezko honekin. Ondoren, afari dolidarioa izango du, eta afalostean, magoak ikuskizuna eskainiko du.
Egitasmoan eta afarian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, 679-08 09 46 eta 622-88 17 94 telefono zenbakietara deituta. Izen-emateak 20 euro balio du, eta bildutako irabaziak La Moskitiako proiektuetara bideratuko dute. Idoia Makazaga zarauztarra bertan dabil lanean azken urteetan.
Magia ikuskizuna Orokietan
Hurrengo egunean, maiatzaren 20an, Paco Gonzalez magoak ikuskizun berezia eskainiko du Orokieta Herri eskolako eraikin berrian. Bertako ikasleentzat nahiz beste eskoletakoentzat izango da, eta sarrerak euro bat balioko du.