Ohiko eskaintzaz gain, udan ere hainbat ikastaro eskainiko dituzte Aritzbatalde kiroldegian. Zehazki, uztailean spinning, pilates, zumba zein total training egin ahalko dute herritarrek. 39 euro kostako da spinning zein pilates ikastaroak bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat, berriz, 63,75 euro. Zumba eta total training praktikatu nahi duten kiroldegiko bazkideek 28,90 euro ordaindu beharko dituzte ikastaro bakoitzeko eta ez bazkideek 53,60 euro.
Informazio gehiago eskuratzeko kirola@zarautz.eus helbidera idatzi eta 943-005123 telefonora deitu daiteke.